Analisi klinikoak

Analisi Klinikoen Unitatea honetaz arduratzen da: paziente baten lagin biologikoak hartu eta ondoren laborategi batean aztertzen ditu, gaixotasunak hobeto prebenitu, diagnostikatu, tratatu eta jarraitzeko informazioa biltzeko.

Kontaktatu orain

Centro médico privado IMQ

Zerbitzu-zorroa

  • Hematologia

  • Biokimika

  • Bakteriologia

  • Immunologia

  • COVID-19 probak (serologia eta PCR proba)

  • Hats-testa

  • Laktosarekiko, fruktosarekiko, laktulosarekiko eta elikagaiekiko intolerantzia testa

  • Fetuaren DNA testa amaren odolean

  • Analisi genetikoak

  • Sexu-transmisiozko gaixotasunen diagnostikoa (STG)

Kontaktatu orain
Zure analisien emaitza zuzenean deskarga dezakezu laborategiko webgunearen bidez.

Pazientearentzako jarraibideak

Odol-analisiak

Zure sendagileak besterik adierazi ezean, 8 orduz barau egin beharko duzu.

Gorozki-analisia

Lagina ontzi esteril batean biltzen da (botiketan salgai). Nahikoa da intxaur baten tamainako lagina. Lehenbailehen bidali behar da laborategira; bien bitartean, hozkailuan gorde behar da.

Gernu-analisia

Goizeko lehen txiza bilduko da (ahal bada), kontzentratuena delako (ontzi egokiak botiketan salgai). Ez da etxeko ontzirik erabili behar.

Gernua biltzean, higiene-baldintzak beteko dira: eskuak eta genitalak urez eta xaboiz garbitu, xaboia kendu eta toalla garbi batekin lehortu.

Gernua ONTZIAN ZUZENEAN bilduko da –INOIZ EZ PIXONTZIAN–, eta gernuaren hasiera eta amaiera bota beharko dira, uretrako eta perienoko florarekin kutsa ez dadin. Gernu-laginak lehenbailehen bidali behar dira laborategira, 2 orduren buruan, ahal bada; bien bitartean, hozkailuan gorde beharko dira (hozkailuaren behealdean jartzea nahikoa da).

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain