• Hasiera
  • Errehabilitazioa eta Fisioterapia

Errehabilitazioa eta Fisioterapia

IMQ Teknia Zentro Medikoko Errehabilitazioa eta Fisioterapia Unitate Asistentziala esperientzia profesional ugariko mediku errehabilitatzaile eta fisioterapeuta talde batek osatzen du. Pazienteak gaixotasun edo traumatismo baten ondorioz galdu duen funtzio edo jarduera bat berreskuratzea du helburu Unitateak.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ

Fisioterapia eta Errehabilitazioko mediku espezialistak

Zainketa batzuen bitartez, pertsonek eguneroko bizitzarako behar duten gaitasuna bereganatzen, iraunarazten edo hobetzen ditu, bizi-kalitatea ahalik eta onena izan dadin. 

Errehabilitazioa egiteko, gure zentroa ekipamendu aurreratuenez hornituta dago, teknika  hauek egiteko: eskuzko teknikak, mugimendu-teknikak (kinesiterapia eta mekanoterapia), bendeaje neuromuskularrak (taping-a) edo instrumentalak (infragorriak, ultrasoinuak, bizikleta ergonomikoak, diatermia edo Indiba®, besteak beste). 

Zerbitzu-zorroa

  • Errehabilitazio ortopedikoa

    Sistema muskulueskeletikoko gaixotasunak eta gaitzak ebaluatu, diagnostikatu eta tratatzeaz arduratzen da; hala nola min kronikoak, muskulu-distentsioak, lesio larriak eta hausturak, baita sortzetiko patologia batzuk ere, esaterako, oin laua.
  • Ziztada lehorra

     Fisioterapian erabiltzen den teknika da, gainkargen, bat-bateko mugimenduen eta abarren ondorioz sor daitezkeen puntu mingarri muskularrak (edo gatilo-puntuak) kentzeko.
  • Masaje terapeutikoa

    Nahasmendu neuromuskularren edo muskulu-eskeletikoen tratamenduan erabiltzen diren masaje-teknika guztiak biltzen ditu, toxinak kanporatzea errazten du, odol- eta linfa-zirkulazioa aktibatzen du eta ehunei oxigeno-ekarpena hobetzen die.
  • Talka-uhinen bidezko tratamenduak

    Gorputzez kanpoko talka-uhinen bidezko terapia metodo berritzailea da lokomozio-aparatuko mina tratatzeko, eta tendoi, lotailu, kapsula, muskulu eta hezurretako aldaketa patologiko jakin batzuk hobetu egiten ditu, mina berariaz ken baitaiteke tratamendu horren bidez. Ekografia batez gidatuta aplikatzen denez, eraginkorragoa da tratamendu fokala.
  • Kirol-errehabilitazioa

    Kirolarien lesioak prebenitzea eta tratatzea du helburu; izan ere, entrenamendu-zama handiei aurre egin behar izaten diete eta hainbat motatako eta larritasun-mailatako lesioak izateko joera dute. Tratamendua ematea  ez ezik, lesioen prebentzioari buruzko heziketa ere du helburu.

  • Osteopatia

    Eskuzko tekniken eta tratamendu ez-inbaditzaileen multzo bat da, lesioak tratatzeko eta mina eta ondoezak arintzeko erabiltzen dena oreka organikoa berreskuratuz.
Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Borro Yaguez, Beatriz
Estomba Zubizarreta, Carlos
Etxart, Mikel
Etxart Arraztoa, Mikel (osteopata)
Olaizola, Onintza
Sainz Pascual, Cristina

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain