Ginekologia eta obstetrizia
IMQ Teknia Zentro Medikoko Ginekologia eta Obstetrizia Unitate Asistentzialaren helburua da emakumeak bizitzan zehar dituen osasun integraleko beharrak artatzea.
Ginekologia eta obstetriziako mediku espezialista
Obstetrizia (latinezko obstare hitzetik dator eta “zain egon” esan nahi du) emakumeaz arduratzen da, aldi ugalkorrean zehar (haurdunaldia, erditzea eta erdiberriaroa). Ginekologiak (grezierazko gynaika hitzetik dator eta “emakumearen zientzia” esan nahi du) emakumezkoaren ugaltze-aparatuko (umetokia, bagina eta obulutegiak) gaixotasunak tratatzen ditu.
Pazienteei zainketa integrala ematen zaie, kalitatea eta segurtasuna bermatuta, eta, horretarako, kontsulta- eta tratamendu-aukera handia eskaintzen die adin guztietako emakumeei Unitateak, hala nola ohiko azterketa ginekologikoa prebentiboa, arazo obstetriko eta ginekologikoak diagnostikatu eta tratatzeko, teknikarik aurreratuenen bitartez.
Haurdunaldiaren ohiko kontrola ere eskaintzen du Unitateak: askotariko prozedura diagnostiko eta baheketa prozedura, fetuak izan litzakeen arazoak identifikatzeko, eta fetua egoki hazi eta gara dadin. Arreta berarekin zaintzen dute amen osasuna, ager daitekeen konplikazio oro antzeman eta horri tratamendua emateko.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta ginekologikoa
Azterketa ginekologikoa eta ekografia ginekologikoa eta zitologia -
Haurdunaldiaren jarraipena egiteko kontsulta obstetrikoa: ekografia obstetrikoa.
-
Jaio aurreko diagnostikoa
- Ez-inbaditzailea (ekografia obstetrikoa, fetuaren DNAren testa). -
Familia-plangintza
- Orientabideak.
- Umetoki barneko gailua (UBG) jartzea. -
Menopausia Unitatea
Hezur-dentsitometriaren azterketak irradiaziorik gabeko teknika bidez; osteoporosia prebenitzeko programa. -
Baheketa-programak
- Bularreko minbizia: ginekologia kontsulta, bularraren ekografia, mamografia, bularraren erresonantzia magnetikoa, bularraren ziztada-xurgapena, etab.
- Umetoki-lepoko minbizia: azterketa ginekologikoa, zitologia eta giza papilomaren birusaren testa; kolposkopia, etab...
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Ezenarro González-Echevarria, Elisa | ||
Oyarzabal Urquiola, Amaia |