Hortz klinika
IMQ Teknia Zentro Medikoan Odontologiako espezialistak ditugu, zure hortz-osasuna zaintzeko era guztietako tratamendu medikoak eskaintzen dituztenak. Horretarako, zure eskura jartzen dugu teknologikoki aurreratuta dagoen ekipamendua.
Zerbitzu-zorroa
-
Odontologia kontserbatzailea
Txantxarra, hortzetako ehun gogorretako traumatismoak, higadurak, etab. Osatzen ditugu, hortzak ahalik eta egoera onenean eduki ditzazun. Hortz-mamientzako (nerbioa) tratamendurik egokiena prebentzioa da. Gure tratamenduekin hortz-mamien gaineko efektuak minimizatzen saiatzen gara, eta, mina eta balizko infekzioak ekidite aldera, soilik behar-beharrezkoa denean kenduko dugu endodontzia bidezko ebakuntza eginda.
-
Periodontzia
Gaixotasun periodontala (piorrea) ekiditeko hortzetako bakterio-plaka zehatz kontrolatzen dugu, eta, kendu ondoren, kasuan kasurako higiene-teknika eraginkorrenak irakasten ditugu. Pazienteak dagoeneko gaixotasuna hartuta balu, hedapena mozten ahaleginduko gara. Horretarako, ahalik eta zauri gutxien eragingo dituen teknikak erabiliko ditugu, baita sustraiak arraspatuko eta garbituko ere. Eta, behar izanez gero, kirurgia-teknika eta birsorkuntza periodontalerako teknika konplexuak ere baliatuko ditugu.
-
Implantologia
Hortz-piezak falta direnean, ohiko protesiak erabili beharrean hortz-inplanteak jartzeko teknikak ditugu. Gainazalean tratamendu berezi bat duten titaniozko lokailuak dira, eta behin hezurrean sartuta hortz-sustrai artifizialak bailiran jokatzen dute. Ondoren, haien gainean jarriko da protesirik egokiena.
-
Artikulazio tenporomandibularraren patalogia
Gaur egun bruxismoa, hortzak estutzeko ohitura kontrolaezina, masailezurreko giltzaduretako minaren eragile nagusienetakoa da.
Gure teknikak baliatuta, dagoeneko mina eta ezintasun funtzionala eragiten duten jazoerei aurre egiten ahaleginduko gara, baita prebenitzen ere. Teknikarik erabiliena ferulak dira, pazienteak, denbora tarte batean, aldean eraman beharrekoak.
-
Inplanteen gaineko protesiak
Inplanteen gainean banan-banan berritu ditzakegu hortzak, baita zubiak egin edota hortzeria oso-osorik konpondu ere. Aukera egokia denean protesi finkoak jarriko ditugu, torlojuz lotuta edo zementatuta, eta dentistak baino ezingo ditu askatu behar-beharrezko denean. Zenbait kasutan, euste-maila eta segurtasun handia behar denean, berritze-teknika erauzgarriak ere erabil daitezke.
-
Protesiak
Hortz gabezia tratatzeko hainbat aukera daude, paziente bakoitzaren beharrizanen arabera: protesi erauzgarriak, egitura metalikoa dutenak eta ez dutenak, kakodunak eta kakogabeak; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab. Gure helburu nagusia hortz-egitura bere horretan osorik mantentzea da, ahal den neurrian behintzat. Horregatik, ohiko koroez gain (hortz-zorroak) baditugu beste aukera batzuk, onlay inkrustazioak erabilita. Inkrustazio hauek hortzetako ehunen antz-antzeko portaera duten materialez eginda daude.
-
Ahoko kirurgia
Eskura ditugu aho-barrunbean mantendu ezin diren hortzak (konpondu ezin diren txantxardun hortzak, masailezur barruko hortzak, edo eusteko hezurrik ez dutenak, etab.) ateratzeko beharrezko teknika guztiak.
Gainera, aho-egiturekin zerikusia duten –zuzena zein zeharkakoa– buruko eta lepoko lesioen diagnosia ere egiten dugu, esaterako tumoreak eta kisteak daudenean.
-
Hortzetako estetika
Ohiko tratamenduetatik -ortodontzia bidez hortzen posizioa zuzentzea, hortzak zuritzea- konponbide aurreratuetara -konpositezko edo zeramikazko azalak, zeramikazko koroak, zirkonioa, zure irribarrea hobetzeko konponbiderik egokiena daukagu, beti ere konponketen itxura okerragotzen duten metalak ahalik eta gutxien erabilita.
-
Ortodontzia
Ortodontzia geldiarazletik -masailezurraren hazkuntzari eragiten zaio- tratamendu aurreratuetara, gure teknikek mota guztietako patologiak osatzen laguntzen dute: patologia oklusalak (hozkada), hortz okerrak zuzentzeko konponbide estetikoak, ortodontzia tratamenduak haur zein helduentzat, etab. Baita ere estetikazko tratamendu konbentzionalak edo metalezko brackets-ak baliatua egiten direnak, eta teknika ikusezinez egindako tratamenduak, esaterako mihi-ortodontzia edo invisaling-a.
-
Erradiologia eta proba diagnostikoak
Gure instalazioek diagnostiko erradiologikoko abangoardiako teknologia dute, pazientearentzako ahalik eta erradiazio txikienarekin kalitate oneneko irudiak ematen dizkiguna. -
Ahoko diagnosia
Aho barruko teknika nahiz aho kanpoko irudiak (panoramikoak) erabiltzen ditugu, eta horiei esker, diagnostiko zehatz bat egiteko irudi bikainak erdietsi ditzakegu, eta benetan saiatzen gara erradiazio-dosiak ahalik gehien murrizten.
-
Prebentzioa eta profilaxia
Murtxikatze-aparatuko kalteak minimizatzeko, patologiei fase goiztiarrean hartzen diegu aurre. Kontzeptu odontologiko honek ez du ia zauririk eragiten, eta hortz-egitura osasuntsu bat edukitzen laguntzen du. Patologia hauek prebenitzeko modurik onena da zure dentistak emandako jarraibideak praktikan jartzea, eta ahoa aldian-aldian aztertzea.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
de Pablo Mayoral, Raquel | ||
Larrodet, Ana María |