• Hasiera
  • Irudi bidezko diagnostikoa

Irudi bidezko diagnostikoa

Irudi bidezko diagnostikoaren edo erradiologia proben bidez, gorputzaren barruko irudiak egin eta ikus daitezke. Miaketa fisiko eta informazio klinikoaz gain erabiltzen dira teknika horiek gaixotasunak diagnostikatzeko eta gaixotasun baten eboluzioa ikusteko edo ebakuntza baten aurretik egiaztatzeko. Osasunari arriskurik ez eragiteko, mediku batek agintzen duenean baino ez dira egiten, eta proba-kopurua murriztu eta alde sentikorrenak babesten dira.

Kontaktatu orain

Centro médico privado IMQ

Irudi bidezko Diagnostikoko mediku espezialistak 

Zure medikuak proba erradiologiko bat egiteko eskatzen badizu, normalean ez du prestaketarik behar (behar badu, zure medikuak adieraziko dizu prestaketa-mota), baina jakinarazi beharko duzu: 

  • Duela gutxi irudi bidezko proba bat egin dizutela.
  • Haurdun zaudela edo horren susmoa duzula.
  • Hautxoari bularra ematen diozula.
  • Gaixotasunen bat duzula (eta zein botika hartzen duzun).
  • Hauetariko bat duzula: taupada-markagailua, desfibriladorea, kateterrak, klip metalikoak edo medikazio-ponpa.
  • Alergiaren bat duzula, edo aurreko probaren batek arazoren bat eragin dizula.

Zerbitzu-zorroa

  • Erradiologia konbentzionala

    Muskuloeskeletikoa, abdomena, toraxa.
  • Ortopantomografiak

    Hortz-erradiografia panoramiko izenez ere ezagutzen da. Teknika hori X izpiez baliatzen da hortz-egituren eta aho-anatomiaren informazio xehatua emateko. Azterketa erradiologiko horri esker, irudi bat lortzen da, hortzei, masailezurrei eta barailari eragiten dioten ahoko konplikazioak detektatu eta aztertzeko.
  • Mamografiak

    Miaketako mamografia bularren irudiak hartzen ditu dosi txikiko X izpien bidez minbizia goiz detektatzeko (emakumeak sintomak nabaritu aurretik), hoberen tratatzen denean.
  • Ekografia

    Irudi bidezko diagnostiko-proba bat da, soinu-uhinak (ultrasoinua) erabiltzen ditu gorputzaren barruko organoen, ehunen eta egituren irudiak sortzeko. Erradiografiak ez bezala, ekografiak ez du erradiaziorik erabiltzen.
Kontaktatu orain

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Bossa, Nancy

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain