Kardiologia
IMQ Teknia Zentro Medikoko Kardiologia Espezialitatearen Unitate Asistentziala bihotza, horren funtzioak eta gaixotasunak eta horiek eragiten dituzten arrisku-faktoreak aztertzeaz arduratzen da.
Kardiologiako mediku espezialistak
Eremu hauetan ematen du laguntza:
Kontsulta
Arrisku kardiobaskularraren faktoreak aztertzen dira (bihotzekoak edo tronbosiak izateko probabilitate handiarekin loturikoak, besteak beste), eta bihotzeko gaixotasun nagusiak diagnostikatzen dira (arritmiak, bihotzeko gutxiegitasunak, sinkopeak edo kontzientzia-galerak, gaixotasun iskemiko koronarioak, hala nola bihotzekoa edo bularraldeko anginak, miokardiopatiak edo hipertentsio arteriala).
Halaber, beste espezialiste batzuekin elkarlanean ari da, eta kirolarien azterketa kardiologikoak eta osasun-azterketak egiten dira Unitatean.
Proba diagnostikoak
Elektrokardiografiak ez ezik, eko Doppler digitalak koloretan, esfortzu-probak –ibiltzeko zintan eta bizikletan– eta Holter EKG azterketa eta presio arterialaren monitorizazio anbulatorioa ere egiten dira.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta kardiologikoa, azpiespezialitate guztiak barne
- Arritmiak
- Lipidoak
- Bihotz-gutxiegitasuna (BG)
- Gaixotasun koronarioa
- Hipertentsio arteriala
- Miokardiopatiak
- Sinkopea
- Kirol-kardiologia
- Prebentziozko kardiologia -
Elektrokardiogramak
-
Esfortzu-proba ibiltzeko zintan eta bizikletan
-
Holter EKG
-
Presio arterialaren monitorizazio anbulatorioa/presio Holter
-
eko Doppler digitala koloretan
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Iriarte Arotzarena, Ignacio |