Medikuntza estetiko aurreratua
IMQ Teknia Zentro Medikoko Medikuntza Estetiko Aurreratuko Unitate Asistentzialaren helburua da estetika, edertasuna eta osasuna lehengoratu, iraunarazi eta sustatzea, pazientearentzat onuragarria izan dadin, eta ongizatea eta osasun orokor hobea izaten laguntzeko.
Medikuntza eta Kirurgia Estetiko Aurreratuko mediku espezialista
Thais Salas doktoreak, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoan espezialistak, esperientzia ugaria du sektorean,10 urte baino gehiago baitarama lanean; izan ere, Estatuko zentro gailenetan lan egin du, hala nola Miguel Servet Unibertsitate Ospitalean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
Kirurgialari plastiko trebatua denez, pazientearen eskura tratamendu-sorta ugaria jartzen du: zauri txikiko prozeduretatik hasita, teknika kirurgiko berritzaileenetara, betiere, kalitate handiko produktuez baliatuta, emaitza naturalak, harmoniatsuak eta iraunkorrak lortzeko.
Zerbitzu-zorroa
-
Medikuntza estetikoa eta antiaging-a
- Aurpegiko eta ileko plaketa ugariko plasma (PRP).
- Aurpegiko larruazala biziberritu, birdentsifikatu eta hidratatzea.
- Aurpegiko mesoterapia.
- Kolageno-estimulatzaile bidezko tratamendua.
- Radiesse infiltrazioak. -
Medikuntza estetikoa
- Tratamenduak azido hialuronikoarekin (Teoxane laborategiak): ezpainak (hidratatzea, nabarmentzea, handitzea, “barra-kodea” kentzea), betzuloak, kokotsa, txotxongilo-zimurrak eta izur nasogenianoak, masailalbo-hezurrak, sudur-moldaketa, blanching-a, loki-barrunbea, baraila markatzea.
- Tratamenduak toxina botulinikoarekin (Vistabel, Botox): hortz-karrasa (bruxismoa), hiperhidrosia, espresio-zimurrak.
- Konplikazio estetikoentzako tratamenduak. -
Kirurgia estetikoa
- Aurpegian: betazal-kirurgia (blefaroplastia), belarri-kirurgia (belarri hegodunak, belarri-gingil urratuak), sudurra (errinoplastia), Bichat-en bolak (bichektomia).
- Bularretan: bularrak handitzea, bular-protesiak aldatu edo kentzea, bularrak altxatzea, bularrak txikitzea, tutu-formako bularrak, titiburu alderantzizkatuak.
- Gorputzean: abdominoplastia eta miniabdominoplastia, besoetako lifting-a, izterretako lifting-a, liposukzioa, ginekomastia.
- Emakumezkoaren kirurgia intimoa: labioplastia, Venusen mendiko liposukzioa eta kirurgia.
- Larruazala (kirurgia dermatologikoa): orbainak zuzentzea; keratosi seborreikoa, garatxoak, orinak eta sebo-kisteak kentzea.
Lehenengo kontsulta doan
Kontsultatu gure sustapenak. Beherapen bereziak IMQ-ko asegurudunentzat.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Salas Fernández, Thais |