Oftalmologia
IMQ Teknia Zentro Medikoko Oftalmologia Unitate Asistentzialaren helburua begiko gaixotasunak eta egitura periokularrak aztertzea eta tratatzea da. Zerbitzu hau Luz Clinic taldeak garatzen du, eta interbentzio kirurgikoak IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoan egiten dira.
Ikusmena da zentzumenik preziatuenetako bat; beraz, ezinbestekoa da ondo zaintzea: osasuntsu badago, era prebentiboan, ohiko azterketak eginez, nahiz gaixotasunik badago.
Begietako patologiek ez ezik, organismoko hainbat patologia orokorrek ere eraso diezaiokete begiari, eta lehen organo kaltetua izan. Sintomak ezagutzea funtsezkoa da, beraz, gaixotasun sistemiko edo orokor horien diagnostiko egokia egiteko.
Oftalmologiako mediku espezialistak
Azken urteotan, aurrerapenak itzelak izan dira Oftalmologian, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, batez ere, diagnostiko-arloan nahiz terapia-arloan teknika berriak garatu izanagatik. Lehen tratatzen ez ziren begietako patologia batzuk –halabeharrez itsutasuna zekartenak– tratatzen dira orain. Halaber, emaitzarik onena ahalik eta arrisku txikienarekin eta denbora laburrenean lortu nahi duten pazienteen eskakizunetara egokitzeko aukera ematen dute.
Prebentzio-medikuntza funtsezkoa da hainbat patologiaren prebentzio eta tratamendu goiztiarrean: hala nola, glaukoma edo zahartzeari lotutako patologiak prebenitzeko, esaterako, adinarekin lotutako makulako endekapena. Hortaz, aldizka oftalmologoarengana joatea da begi osasuntsuak izateko ekintzarik onena.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta orokorra eta pediatikoa
- Kanpimetria eta begi-biometria.
- Koherentzia optikoko tomografia (KOT).
- Ikusmen urria.
- Adinarekin lotutako makulako endekapena.
- Begi-globolaren atzeko poloa: erretina eta beirakara.
- Begi-globolaren aurreko poloa: konjuntiba, kornea eta kristalinoa.
- Betazalak. -
Kirurgia
- Begi-lausoak.
- Bitrektomiak.
- Erretina-askatzearen tratamendua.
- Glaukomaren tratamendua.
- Okuloplastiak.
- Blefaroplastiak edo betazalen kirurgia.
- Lakrimaleko kirurgia.
- Laser-kirurgia errefraktiboa miopia, hipermetropia eta astigmatismoa zuzentzeko
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Borque Rodríguez Maimon, Enrique | ||
Douenne, Jean Louis | ||
Larumbe Urias, Beatriz | ||
Pérez Torres, Sergio | Zita eskatu | |
Unamuno, Ignacio |