Urologia
IMQ Teknia Zentro Medikoko Urologia Unitate Asistentzialaren helburua da bi sexuetako gernu-aparatuari, guruin suprarrenalei eta peritoneo-atzeari eragiten dieten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea, baita gizonezkoaren ugaltze-aparatuko gaixotasunak ere.
Urologiako mediku espezialistak
Diagnostikorako eta kirurgiarako gure ekipamenduei esker, eta zentro medikoko gainerako unitate eta zerbitzuekin lankidetzan aritu izanari esker, ahalik eta diagnostiko goiztiarrenak egiten ditugu, eta horrek, zauri txikiko tratamendu mediko edo kirurgikoak bilatzeko aukera ematen digu. Zerbitzu pertsonalizatua, azkarra eta integrala eskaintzen dugu, pazientearentzat segurtasun guztiak dituena. Hori guztia, Donostiako erdialdean bertan; hortaz, pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta: helduentzat eta umeentzat
- Prostatako patologiaren prebentzioa 45 urtetik gorako gizonengan.
- Barrabilen patologia.
- Gernu-ihesa eta pelbis-zorua.
- Erekzioaren disfuntzioa eta inpotentzia. -
Kirurgia txiki anbulatorio urologikoa
Fimosia, basektomiak, etab...
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Mendivil Dacal, Jesús | Zita eskatu |